Bidaiak

Bidaiak

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788491722267
Any d'edició:
ISBN:
978-84-9172-226-7
Pàgines:
18
Enquadernació:
TAPA DURA
idioma:
EUSKERA
Ample:
160
Alt:
160
Disponibilitat:
DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)
Col·lecció:
Ilargian kulunkantari

Descompte:

-5%

Abans:

9,50 €

Després:

9,03 €
IVA inclòs
Comprar

?Bidaiak? liburuko protagonistak -aniztasunari keinu eginez adin eta kultura ezberdinetakoak baitira-, bakarkako zein taldeko ibilgailuetan  dabiltza han-hemenka; batzuetan jolasteko ibilgailuak izaten dira, eta, bestetan, berriz, beste lekuetara bidaiatzekoak: monopatina, bizikleta, autoa? Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendurik dago. Bildumaren egilea den Antonio Rubioren esanetan, piktograma poetikoa edo Poegrama ?begia hezten? eta ?belarria eztitzen? lagunduko dien poesia modalitate bat izendatzeko modua da.
 
 Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villánen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze-prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.
 
 Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du.  Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.
 
 Liburuki bakoitza poema oso bat da, eta haur kantutegiko egitura poetikoa oinarri duela eraikitzen da (bertso oktosilaboa, errepika edo  leloa, enumerazioa?), usadioko kantutegiko bitartekoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak?) eta, bestalde, lehengo urteen interesguneei ederki lotzen zaie.
 
 «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Altres llibres de l'autor a Mundibooks

  • Viajes -5%
    Titulo del libro
    Viajes
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    Los protagonistas de «Viajes»-de distintas edades y culturas como guiño a la diversidad- se despla...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

  • Maleta -5%
    Titulo del libro
    Maleta "De la cuna a la luna"
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    &ldquo,De la cuna a la luna&rdquo, cumple 20 añ,os con una maleta exclusiva ilustrada por Ó,scar Vi...
    ¡Pròxim llançament! Disponible a partir del 09-10-2025

    47,50 €45,13 €

  • Lúa -5%
    Titulo del libro
    Lúa
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    A colección Do berce á lúa está dirixida a nenos e nenas de 0 a 3 anos de idade, para quen se deseñaron es...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

  • O poliño da abeleira -5%
    Titulo del libro
    O poliño da abeleira
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    14,00 €13,30 €

  • Viaxes -5%
    Titulo del libro
    Viaxes
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    Os protagonistas de «Viaxes»-de distintas idades e culturas como aceno á diversidade- desprázanse en medios...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

Kalandraka/pamiela a Mundibooks

  • GAUEKO SUKALDEAN -5%
    Titulo del libro
    GAUEKO SUKALDEAN
    LIONNI, LEO
    Kalandraka/pamiela
    "Gaueko sukaldean" 1970eko klasiko bat da, eta bertan bere haurtzaroko  oroitzapenak ekarri zituen gogora: egil...
    No disponible

    15,00 €14,25 €

  • Jostailuak -5%
    Titulo del libro
    Jostailuak
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka/pamiela
    Neska-mutikoek nola beren zentzumenen, alderdi psikomotorraren eta adimenaren garapenerako, hala sozializazio e...
    No disponible

    8,50 €8,08 €

  • MIAU -5%
    Titulo del libro
    MIAU
    LIONNI, LEO
    Kalandraka/pamiela
    "Ilargian kulunkantari" bilduma. Irakurria eta errezitatua izateko poema onomatopeikoa. Inguruetako animaliek b...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

  • ARBOLA -5%
    Titulo del libro
    ARBOLA
    BLAKE, QUENTIN
    Kalandraka/pamiela
    "Ilargian kulunkantari" bilduma. Gainjarritako elementuak gehitzen dituen metatze-poema eta oroimenezkoa. ...
    No disponible

    9,50 €9,03 €

  • PAPER-TXORIA -5%
    Titulo del libro
    PAPER-TXORIA
    LOBEL, ARNOLD
    Kalandraka/pamiela
    "Ilargian kulunkantari" bilduma. Irakurria eta errezitatua izateko kanta-poema. Paper-txori kutun batek ba...
    No disponible

    8,50 €8,08 €